#
#

Salmo tailerra:


21. (20.) Salmoa # #
#
#

21. (20). Salmoa: GARAIPEN KANTUA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Jauna, pozik dago erregea zure indarragaitik!
Benetan alai, garaipena emon deutsozulako!

(3) Desiratzen ebana emon deutsozu
eta eskatzen ebana ez deutsozu ukatu.

(4) Bedeinkapenez eta mesedez bete dozu,
urre garbizko koroia ezarri.

(5) Bizia eskatu deutsu, eta zuk emon,
amaigabeko egun luzeetan.

(6) Zure garaipenaz, haundia da haren ohorea;
aintzaz eta ospez estali dozu.

(7) Izan ere, betiko bedeinkazinoa emoten deutsozu
zeure presentziaz pozarren ipinten.

(8) Bai, Jaunarengan dau erregeak konfiantza;
Goi-goikoak maite daualako, ez da kolokatuko.


(9) Zeure eskuaz harrapatuko dituzu arerio guztiak,
gorroto zaituenak.

(10) Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;
bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.

(11) Hondatuko dozu lurretik hareen ondorengotza,
gizakien artetik hareen seme-alabak.

(12) Zuri hondamena ekarri nahian,
azpikeriak asmatzen badabez ere, ez dabe ezer lortuko.

(13) Ihes eragingo deutsezu guztiei,
zeure uztaia hareen kontra estutuz.


(14) Izan garaile, Jauna, zeure indarraz!
Kantuz eta soinuz ospatuko dogu zure ahalmena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue