#
#

Salmo tailerra:


23 (22). Salmoa # #
#
#

23. (22). Salmoa: USTE ONEKO OTOITZA


Daviden salmoa.

(1) Jauna dot artzain: ez naz ezeren beharrean.
(2) Larre gurietan etzunazoten nau,
ur baretara eroaten,

(3) eta indarrak barritzen;
bide egokitik naroa, leiala dalako.


(4) Ibar baltz-ilunetan banabil ere,
ez dot inolako gaitzen bildurrik,
zu nirekin zagozelako:
zure artzain-makilak lasaitzen nau.


(5) Zuk atontzen deustazu mahaia arerioen begi aurrean,
orioz igurtziten deustazu burua; gainezka dot edontzia.

(6) Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko nabe
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naz amaibako egunetan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue