#
#

Salmo tailerra:


24 (23). Salmoa # #
#
#

24. (23). Salmoa: TENPLU AURREKO LITURGI ALKARRIZ-KETA


Daviden salmoa.

(1) Jaunarena da lurra eta bertan dagoana,
mundua eta bertan bizi diranak;

(2) berak ezarri ebalako sendo itsasoen gainean,
lur azpiko ur-lasterren gainean.


(3) Jaunaren mendira nor igongo?
Haren toki santuan nor egongo?

(4) Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituena,
guzurrezko jainkoetara jotzen ez dauana,
engainatzeko zinik egiten ez dauana.

(5) Horrelakoa bedeinkatuko dau Jaunak,
justizia egingo deutso Jainko salbatzaileak.

(6) Horreek dira haren bila ahalegintzen diranak,
Jakoben Jainkoa aurkitu nahi dabenak.


(7) Ateak, zabaldu zaiteze!
Antzinako ateak, zagoze zabalik,
badator-eta erregea, aintzaz betea!

(8) Nor da aintzaz beteriko errege hori?
Jauna da, indartsu eta ahaltsua,
Jauna, guduan ahaltsua!


(9) Ateak, zabaldu zaiteze!
Antzinako ateak, zagoze zabalik,
badator-eta erregea, aintzaz betea!

(10) Nor da aintzaz beteriko errege hori?
Jaun ahalguztiduna,
bera da aintzaz beteriko erregea!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue