#
#

Salmo tailerra:


25 (24). Salmoa # #
#
#

25 (24). Salmoa: JAINKOAREN GIDARITZA ESKATZEKO OTOITZA


Daviden salmoa.

(1) Jauna, zuregana jasotzen dot gogoa.
(2) Ene Jainko, zuregan dot konfiantza:
ez dagidala usteak huts egin!
Ez daitezala arerioak nitaz poztu!

(3) Zuregan itxaron dabenei ez deutse inoiz usteak huts egingo;
bai, ostera, arrazoi barik baztertzen zaituenei!


(4) Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi ni nondik ibiltea nahi dozun.

(5) Zuzendu nagizu zure leialtasunean, eta irakatsi,
Zu zara-eta salbatzen nauan Jainkoa;
zuregan itxaron dot eten barik.


(6) Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:
betidanikoak dituzu.

(7) Ez gogoratu, ostera, Jauna, nire gaztetako pekatuak
eta nire errebeldiak.
Gogoratu nagizu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.


(8) Ona eta zuzena da Jauna,
eta bidea erakusten deutse pekatariei.

(9) Apalak zuzenbidez daroaz,
bere bidea erakusten deutse apalei.

(10) Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen dau
bere ituna eta legeak gordetzen dabezenekin.

(11) Zarana zaralako, parkatu nire errua, Jauna,
hain haundia dan arren!

(12) Jakinarazten deutso Jaunak begirune deutsonari
zein jokabide behar dauan hautatu.

(13) Zoriontsu biziko da
eta haren ondorengoak lurraz jabetuko.

(14) Adiskide ditu Jaunak begirune deutsoenak,
ezagutuazotzen deutse bere ituna.

(15) Jaunarengan ditut beti neure begiak,
nire oinak jausteko arriskutik gordetzen ditualako.


(16) Itzuli niregana eta erruki zakidaz,
bakarrik nagolako eta dohakabe!

(17) Larritasunak zarratuta dot bihotza,
atara nagizu estuasun honeetatik.

(18) Ikusi nire atsekabea eta pena,
parkatu nire pekatu guztiak.

(19) Ikusi zein ugari diran nire arerioak,
zein gogor naben gorrotatzen.

(20) Gorde nagizu bizirik, libratu!
Ez hutsik itzi nire ustea, zuregan dodalako babesa!

(21) Prestutasunak eta zuzentasunak zainduko nabe,
zuregan itxaron dot-eta.


(22) Ene Jainko, askatu Israel zoritxar guztietatik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue