#
#

Salmo tailerra:


26 (25). Salmoa # #
#
#

26 (25). Salmoa: ERRUGABEAREN OTOITZA


Daviden salmoa.

(1) Egidazu justizia, Jauna, nire jokaera zuzena da-eta.
Sendo eutsi deutsot zureganako konfiantzari.

(2) Aztertu nagizu, Jauna, probatu nagizu,
ikertu nire buru-bihotzak.


(3) Begi aurrean dot beti zure maitasuna
eta leiala izan naz beti zurekin;

(4) ez naz guzurtien mahaikide izan,
ez eta itxurazaleekin batera ibili;

(5) gorroto dot gaizkileen lagunartea,
ez naz gaiztoen mahaikide izan.


(6) Errugabe nazala agertzeko eskuak garbiturik,
zure altarea inguratzen dot, Jauna,

(7) zure gorespena bizitasunez esanez,
zure ekintza miragarriak kontatuz.

(8) Maite dot, Jauna, zu bizi zaran tenplua,
zure aintzaren egoitza.

(9) Ez nagizu egin pekatarien zori bereko,
ez nagizu bihurtu hiltzaileen kideko,

(10) eskuak makurkeriaz eta eskupeko diruz beteak
dabezan horreen kideko.


(11) Nire jokabidea, barriz, oso-osokoa da:
askatu nagizu, erruki zakidaz!

(12) Sendo ezarriak ditut oinak;
Jauna bedeinkatuko dot batzarrean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue