#
#

Salmo tailerra:


27 (26). Salmoa # #
#
#

27 (26). Salmoa: JAUNAREN ATERPEAN BILDURRIK EZ


(1) Daviden salmoa.

Jauna dot argi eta salbamen: nork ni bildurtu?
Jaunak deust bizia babesten: nork ni ikaratu?

(2) Gaizkileak ni desegiteko asmoz erasoten badeustee,
eurak, ene arerioak, dira labandu eta jausiko.

(3) Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;
nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.


(4) Gauza bakarra deutsot Jaunari eskatu,
horixe bakarrik dot irrika:
Jaunaren etxean bizi naitela bizitza guztian,
Jaunaren edertasunari begira
eta haren tenpluaren zaindari.


(5) Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,
bere etxolako txokoan ezkutatuko,
bere harkaitz gainera jasoko.

(6) Horrela, burua tente eroango dot
inguratzen naben arerioen aurrean.
Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz
kantatu eta soinua joko deutsot Jaunari.


(7) Entzun, Jauna, deika nabil! Erruki nitaz eta erantzun!
(8) Bihotzak esaten deust:
ĞEa, bilatu egizu Jaunaren aurpegiağ.
Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna.

(9) Ez gorde niri zeure aurpegia!
Ez baztertu zeure morroi hau hasarrez,
zu zaitudalako laguntza bakarra!
Ez ni bertan behera itzi, ez zapuztu,
salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek!

(10) Aita-amak zapuzten banabe ere,
Jaunak berekin hartuko nau.

(11) Erakutsi egidazu, Jauna, zeure bidea,
eroan nagizu bide zuzenetik, arerioak ugari ditudalako.

(12) Ez itzi ni arerioen gogora,
lekuko guzurtiak altxatu diralako nire aurka,
indarkeria darioela.

(13) Ziur nago ni:
Jaunaren ontasuna gozatuko dot bizien lurraldean.


(14) Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen!
Itxaron Jaunarengan!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue