#
#

Salmo tailerra:


28 (27). Salmoa # #
#
#

28 (27). Salmoa: ERREGU-OIHUA ETA ESKER ONEKO KANTA


(1) Daviden salmoa.

Jauna, zuri deika nabil!
Ene harkaitz, ez egin entzungor!
Erantzuten ez badeustazu,
hilobira jaisten diranen antzeko izango naz.

(2) Entzun nire erregu-oihua,
laguntza eskatzen deutsudanean,
eskuok zure santutegirantz luzatzen ditudanean.


(3) Ez nagizu eroan gaiztoekin batera,
gaizkile horreekin batera:
besteen aurrean bakezko hitzak dabez,
baina barruan txarkeria.

(4) Emoiezu euren egintzen ordaina,
euren txarkerien ordaina.
Emoiezu egin dabenaren saria,
itzuli merezi dabena.

(5) Ez dabez kontuan izan Jaunaren egintzak,
harek egindakoak:
bota daizala, beraz, lurrera eta altxatu ez sekula!


(6) Bedeinkatua Jauna,
nire erregu-oihua entzun dau eta!

(7) Jauna dot indar eta babes.
Berarengan izan dot konfiantza;
laguntza jaso dot eta pozarren dot bihotza:
eskerrak emongo deutsodaz kantari.


(8) Jauna da bere herriaren indar,
berak gantzuturiko erregearen babes eta salbamen.

(9) Salbatu, Jauna, zeure herria,
bedeinkatu zeure ondarea.
Izan zaitez hareen artzain eta gidari beti.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue