#
#

Salmo tailerra:


29 (28). Salmoa # #
#
#

29 (28). Salmoa: EKAITZEAN AHALTSU AGERI DAN JAUNARI GORATZARREA


(1) Daviden salmoa.

Goratu Jauna, zeruko izakiok,
goratu Jaunaren ospea eta indarra,

(2) goratu Jaunaren izen ospetsua!
Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!


(3) Jaunaren abotsak ur gainean durunda:
Jainko aintzatsuak trumoia jo dau.
Jauna ur haundien gainean garai.

(4) Jaunaren abotsa indartsu,
Jaunaren abotsa ospez beterik.

(5) Jaunaren abotsak zedroak ditu apurtzen,
Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.

(6) Zekorren antzera salto eragiten deutse Libanoko mendiei,
bufalokumearen antzera Sirion mendiari.

(7) Jaunaren abotsak sugarra dau jaurtitzen.
(8) Jaunaren abotsak basamortua dau dardararazten,
Jaunak Kadex basamortua dardararazten.

(9) Jaunaren abotsak arteak bihurtzen, basoak zuritzen.

Haren jauretxean danak oihu: «Gora!».

(10) Jauna jesarrita dago ur haundien gainetik,
Jauna tronuan jesarrita, betiko errege.

(11) Jaunak bere herria indartu daiala!
Jaunak bere herria bakeaz bedeinkatu daiala!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue