#
#

Salmo tailerra:


30 (29). Salmoa # #
#
#

30 (29). Salmoa: HERIOTZA-ARRISKUTIK SENDATUAREN ESKER ONEKO KANTA


(1) Tenpluaren sagarapenerako kanta. Daviden Salmoa.

(2) Goratua zu, Jauna, onik atera nozulako!
Nire arerioei ez deutsezu nire lepotik pozten itzi.

(3) Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu deutsut,
eta osatu nozu.

(4) Jauna, Herio Leizetik atara nozu;
hilobira jaisteko nengoela, bizibarritu.


(5) Kanta Jaunari, haren fededunok,
goretsazue, santua dala gogoratuz.

(6) Haren hasarrea une baterako,
haren onginahia bizi guztirako.
Arratsaldean negarrez bagagoz ere,
goizean barriro poz-oihuz.

(7) Lasaialdian hau pentsatu neban:
«Ez dot sekula koloka egingo».

(8) Zeure onginahiaz, Jauna,
mendia bestelako gogor ipinia ninduzun.

Baina aurpegia gorde zeunstan, eta larritu egin nintzan.

(9) Zuri dei egin neutsun, Jauna, zuri erregu:
(10) «Zer irabazten dozu ni hilda, ni hilobira sartuta?
Hautsak zu goratuko zaitue?
Zure leialtasuna iragarriko dabe?

(11) Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatoz ni laguntzera!».

(12) Negarra dantza bihurtu deustazu, dolu-jantzia jai-jantzi.
(13) Nire barruak isildu barik kantatuko deutsu;
Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue