#
#

Salmo tailerra:


31 (30). Salmoa # #
#
#

31 (30). Salmoa: USTE ONEKO OTOITZA PROBALDIAN


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Jauna, zuregan dot babesa:
ez dakidala inoiz neure ustea huts gertatu!
Zuzena zaralako, atara nagizu onik.

(3) Entzun, arren, niri! Askatu nagizu, ez luzatu!
Izan zakidaz harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile.

(4) Zu zara, izan ere, nire hatx eta gordeleku.
Eroan nagizu eta gidatu, zarana zaralako.

(5) Atara nagizu jarri deusteen tranpatik,
zu zaitudalako gordeleku.

(6) Zure eskuetan jartzen dot bizia:
askatu nagizu, Jauna, Jainko leiala!


(7) Gorroto ditut sasijainkozaleak;
nik Jaunarengan konfiantza.

(8) Pozaren pozez salto egingo dot zure maitasunagaitik,
ikusi dozulako nire atsekabea, arduratu zaralako nire larrialdiaz,

(9) ez nozu itzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia emon deustazu.

(10) Erruki, Jauna, larri naz eta:
saminaren saminez erretzen daukadaz
begiak, eztarria, gorputz osoa.

(11) Bizitza tristuraz beterik joat, urteak negarrez joazat.
Minaren minez, indarrak galtzen jabilkidaz, hazurrak hausten.

(12) Burla egiten deustee arerioek; baita, neure auzokoek.
Bildurra emoten deutset adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.

(13) Ahaztua nabe erabat, hildakoa lez,
alperriko tresna banintzake lez.

(14) Jendearen marmarra entzuten dot, izu-ikara edonondik.
Danak nire aurka alkar hartu dabe, niri bizia zelan kenduko.


(15) Baina nik, Jauna, zuregan dot konfiantza
eta etengabe dinotsut: «Zu nire Jainko».

(16) Zure eskuetan nire zoria:
libratu nagizu pertsegitzen naben areriongandik!

(17) Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
salbatu nagizu zeure maitasunaz.


(18) Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gertatu!
Huts egin begioe, ostera, euren usteak gaiztoei,
galdu beitez Herio Leizeko isilpean!

(19) Gelditu beitez mutu ezpain guzurtiak,
zintzoaren aurka geratu barik dabizalako
lotsabarik, harrokeriaz eta mespretxuz.

(20) Bai haundiak, Jauna, begirune deutsuenentzat
gordeta dituzun ondasunak!
Danon bistan emoten deutsezu zuregan babesa dabenei.

(21) Zeure begiradapean gordetzen dituzu,
giza azpikerietatik urrun.
Zeure kerizpean babesten dituzu, borrokatatik urrin.


(22) Bedeinkatua Jauna, mirariak egin deustazelako haren maitasunak,
estualdian nengoela.

(23) Ikararen ikaraz, hau pentsatu neban:
«Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak».
Zuk, ostera, entzun zenduen nire erregua,
laguntza eske deadar egin neutsunean.


(24) Maitatu egizue Jauna, haren fededun guztiok!
Leialak jakozanak Jaunak babesten ditu,
harroei, barriz, ordain gogorra emoten.

(25) Eutsi sendo, izan bihotz, Jaunarengan itxaron dozuenok!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue