#
#

Salmo tailerra:


32 (31). Salmoa # #
#
#

32 (31). Salmoa: PEKATUAK AUTORTZEKO DEIA


(1) Daviden poema.

Zoriontsua Jainkoak hobena kendu
eta pekatua parkatu deutsona!

(2) Zoriontsua Jaunak errurik esartzen ez deutsona
eta bere barruan azpikeririk ez daukana.


(3) Isilik egon nintzan bitartean,
jota neban gorputza, egun osoan aienaka.

(4) Gau eta egun gainean neban zure esku gogorra,
indarrak makaltzen hasi jatazan, udako sargoritan lez.

(5) Orduan, autortu neutsun pekatua, ez neutsun gorde errua.
Hobenak zuri autortzea erabaki neban, Jauna,
eta parkatu zeunstazan erru eta pekatuak.


(6) Otoitz egin bekizu, beraz, fededunak, larri danean:
uriola haundia izanik ere, ez dau harrapatuko.

(7) Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nozu,
eta askapen-kantaz inguratzen.


(8) «Irakatsi egingo deutsut eta jarraibidea erakutsiko;
aholku emongo deutsut eta zure ardura izango.

(9) Ez izan zaldi eta mando zentzunbakoen antzeko
galgaz eta aho-ugalaz eutsi behar jako hareen indarrari;
bestela, ezin zara hurreratu».


(10) Gaiztoentzat oinaze ugari;
Jaunarengan konfiantza dauana, barriz,
haren maitasunak inguratzen dau.


(11) Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak!
Egin poz-oihu, bihotz zuzeneko guztiok.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue