#
#

Salmo tailerra:


33 (32). Salmoa # #
#
#

Salmo 33 (32): JAINKO KREATZAILE ETA ZAINTZAILEARI GORALPENA


(1) Egin poz-oihu Jaunari, zintzook!
Zuzenak behar dabe Jainkoa goratu.

(2) Goratu Jauna zitaraz, jo harentzat hamar hariko harpa;
(3) kanta hari kantu barria, jo trebetasunez eta egin irrintzi.

(4) Jaunaren hitza zuzena da-ta,
haren egintza guztiak fidagarriak.

(5) Justizia eta zuzenbidea maite ditu;
Jaunaren maitasunaz betea da lurra.

(6) Jaunak bere hitzaz egin dau ortzia,
bere aho-arnasaz astro guztiak.

(7) Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan batzen,
ozeanoak multzotan batzen.

(8) Errespetatu begi Jauna lur osoak,
ikaratu beitez haren aurrean munduko biztanle guztiak.

(9) Berak esan, eta dana egin zan;
berak agindu, eta dana izaten hasi.


(10) Nazinoen egitasmoak Jaunak ditu desegiten,
herrien asmoak hutsean galtzen.

(11) Jaunaren egitasmoak, barriz, betiko irauten dabe,
haren bihotzeko asmoak gizaldiz-gizaldi.

(12) Zorionekoa Jauna Jainko dauan herria!
Zorionekoa harek beretzat aukeratu dauan herria!


(13) Jaunak, zerutik begira,
gizaki guztiak ikusten ditu;

(14) bere bizilekutik ipiniak ditu begiak
munduko biztanle guztiengan;

(15) berak egin zituen hareen bihotzak,
eta adi dago hareen egintza guztiei.

(16) Erregea ez dau gudaroste haundiak salbatzen,
ezta gudaria ere indar haundiak libratzen.

(17) Alperrik dira zaldiak garaipena lortzeko,
gudaroste haundia nahiko ez, onik ataratzeko.

(18) Jaunak ditu zaintzen begirune deutsoenak,
haren maitasunean itxaropen dabenak,

(19) heriotzatik askatzeko eta gosetean bizirik gordetzeko.

(20) Guk Jaunarengan dogu itxaropena:
bera dogu laguntzaile eta babesle!

(21) Harengandik jatorku bihotzeko poza,
santua dan harengan gure konfiantza.

(22) Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,
zuregan jarria dogu-ta itxaropena!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue