#
#

Salmo tailerra:


34 (33). Salmoa # #
#
#

34 (33). Salmoa: MEDITAZINOA. JAUNAK ZINTZO ZAINTZEN


(1) Davidena. Abimeleken aurrean zoroarena egin ebalarik, harek David bota eta honek alde egin ebanekoa.

(2) Bedeinkatuko dot Jauna aldi oro,
etenbarik goretsiko nire ezpanez.

(3) Harro nago Jaunagaz;
entzun begie apalak eta poztu.

(4) Goratu egizue nirekin batera Jauna,
goratu dagigun alkarrekin haren izena.


(5) Jaunarengana jo neban eta harek erantzun,
bildur guztietatik askatu ninduen.

(6) Hari begiratzen deutsoenak argi-argi egongo dira,
ez jake aurpegia lotsaz gorrituko.

(7) Dohakabeak dei egitean, Jaunak entzun
eta larrialdi guztietatik atara eban.

(8) Zaindari dago Jaunaren aingerua
begirune deutsoenen inguruan, arriskuetatik ataratzeko.


(9) Dastatu eta ikusi zein ona dan Jauna:
zorionekoa beragan babesa dauana!

(10) Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,
ez jakelako ezer faltako begirune deutsoenei.

(11) Aberatsak ere badakie zer dan beharra eta gosea,
Jaunarengana joten dabenei ez jake ezer falta.


(12) Nire semeok, zatoze entzutera!
Jauna errespetatzen erakutsiko deutsuet.

(13) Nork ez dau maite bizia?
Nork ez dau nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?

(14) Gorde egizu mihina gatxetik eta ezpanak engainutik.
(15) Alde egizu txarretik, egin on dana,
bilatu bakea eta jarraitu haren bidetik.


(16) Zintzoengana ditu Jaunak begiak,
hareen deiak entzuteko zuhur belarriak.

(17) Aurpegia emoten deutse Jaunak gaizkileei,
lur gainetik garbitzeko hareen gomutapena.

(18) Deadar egitean, Jaunak entzun egiten dau
eta larrialdi guztietatik askatzen.

(19) Hur dago Jauna saminduengandik
eta salbatzen ditu lur-jota dagozenak.


(20) Zoritxar asko izaten dau zintzoak,
baina guztietatik askatzen Jaunak.

(21) Hazur guztiak zaintzen deutsoz,
bat bakarra ere ez deutsoe hausiko.

(22) Gaiztakeriak hilko dau gaiztoa,
zintzoari gorroto deutsoenak zigorra izango.

(23) Jaunak gordetzen dau bere zerbitzarien bizia,
ez dabe zigorrik harengan babesa dabenak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue