#
#

Salmo tailerra:


36 (35). Salmoa # #
#
#

36 (35). Salmoa: MEDITAZINOA. JAUNAREN PROBIDENTZIA BIZI-EMOILE


(1) Koru-zuzendariarentzat. Jaunaren zerbitzari Davidena.

(2) Gaiztakeria ari jako gaiztoari barruan.
Harengan ez da Jainkoarenganako bildurrik.

(3) Hain bigun hartzen daualako bere burua,
ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.

(4) Okerra eta engainua besterik ez dau ahoan,
galdua dau onerako sena.

(5) Ohean ere, okerra darabil gogoan;
bide txarrean temati, ez dau txarra itzi nahi.


(6) Jauna, zure maitasuna zeru zabala bestekoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.

(7) Zure justizia mendirik haundienak lakoa,
zure probidentzia ozeano mugabakoa bestekoa:
gizaki eta abereak zuk biziarazten dituzu, Jauna.

(8) Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko!
Zure hegalpera batzen dira gizakiak.

(9) Zeure etxeko janari guriz asetzen dituzu,
zeure atseginen ibaian edanazoten.

(10) Zuregan da biziaren iturria
eta zure argiaz ikusten dogu argia.


(11) Luzatu zeure maitasuna aintzat hartzen zaituenei,
zeure zuzentasuna bihotz-zuzenekoei.

(12) Ez nazala zapaldu harroaren oinak,
ez eta kanpora bota gaiztoaren eskuak!

(13) Horra hor gaizkileak jausi:
lur jota dagoz, jaiki ezinik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue