#
#

Salmo tailerra:


38 (37). Salmoa # #
#
#

38 (37). Salmoa: GAIXO ETA ERRUDUNAREN LAGUNTZA-ESKARIA


(1) Daviden salmoa. Oroigarritzat.

(2) Jauna, ez nagizu jo hasarre, ez ni zigortu sumindurik.
(3) Josita naukee zure geziak, gainean jo nau zure eskuak.
(4) Gorputz osoa dot minduta, zure hasarre-zigorrarengaitik,
hazurrik ere ez sano, neure pekatuagaitik.

(5) Buruz gain ditut neure erruak,
azpian hartua nabe, zama astunegiak legez.

(6) Nire zauriak gaiztotuak dagoz eta hatsa darioe,
nire zorakeriagaitik.

(7) Okerturik eta makur nabil, egun osoan aurpegi-ilun.
(8) Sukarrak hartuta nau hondoraino, gorputz osoa dot minduta.
(9) Jota nago, guztiz lur jota,
orroaka eta aienaka barru-barrutik.


(10) Ezagunak dituzu, Jauna, nire gurari guztiak,
nire aienak ez dagoz zuretzat ezkutuan.

(11) Taupada bizian dot bihotza, huts egin deustee indarrak,
alde egin deust begietako argiak ere.

(12) Nire zauriak dirala eta, urrin joataz adiskide eta lagunak,
urrin gelditzen senitartekoak ere.

(13) Bizia kendu nahi deustenak tranpak jarri deusteez,
kalte egin nahi deustenak egun osoan jabilkidaz
mehatxuka eta maltzurkeriak asmatzen.

(14) Baina nik gorrarena egiten dot, entzungo ez baneu lez,
ez dot ahorik zabaltzen, mutua banintz lez.

(15) Eta holan bihurtu naz, entzuten ez dauan
eta erantzun ezin dauanaren antzeko.


(16) Jauna, zuregan dot itxaropen:
zuk erantzungo deustazu, Jauna, ene Jainko!

(17) Hona nire eskaria: ez dagiela barre egin nire lepotik,
ez daitezala nire kontra harrotu, kolokan nazanean.

(18) Izan ere, jausteko zorian nago, minak ez deust alde egiten.

(19) Bai, autortzen dot errua, larrituta nauka neure pekatuak.
(20) Indartsu dira nire biziaren arerioak,
ugari, bidegabez gorroto nabenak,

(21) onaren ordain txarra emoten
eta on egiten ahalegintzen nazalako salatzen nabenak.


(22) Jauna, ez itzi ni! Ene Jainko, ez gelditu urruti!
(23) Lagundu berandu barik, ene Jaun, ene salbatzaile horrek!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue