#
#

Salmo tailerra:


39 (38). Salmoa # #
#
#

39 (38). Salmoa: BIZITZAREN MUGATASUNAGATIK DEIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun-en» doinuaz. Daviden salmoa.

(2) Neure buruari esana neutson:
«Zainduko dot neure jarduera, mihinaz huts egin ez dagidan;
ezpainak josirik gordeko ditut,
aurrean gaizkilerik dodan bitartean».

(3) Mutu gelditu nintzan, behar baino ere gehiago isildu.
Baina nire mina gero eta biziagoa;

(4) erretzen neukan bihotza bularrean,
gogoan nerabilela, sua bizten jatan,
ezpanak ireki nituen arte eta hitz egin.


(5) «Jauna, emoidazu ezagutzera neure azkena
eta neure bizitzaren luzera,
zein galkorra nazan jakin dagidan.

(6) Unetxo bateko bizia emon deustazu;
zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.
Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

(7) Ametsetan lez dabil hara-hona,
gauza txikiekin arduratzen da;
ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».


(8) Zer itxaron ete-daiket, Jauna?
Zuregan nire itxaropen bakarra!

(9) Libratu nagizu neure pekatu guztietatik,
ez egin ni burubakoaren barregarri.

(10) Isilik nago, ahorik zabaldu barik, dana zeuk egina dalako.
(11) Aldendu niregandik zeure zigorra,
zure kolpeez hondatuta nago-ta.

(12) Erruak zigortuz zentzarazoten dozu gizakia,
eta sitsak jantzia lez hauts bihurtzen harek maiteen dauana.
Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!


(13) Entzun nire otoitza, Jauna! Jaso nire deadarra!
Ez egin entzungor nire negarrari!
Izan ere, gonbidatu bat besterik ez naz zurean,
ostatuz naukazu, arbasoak lez.

(14) Kendu niregandik begirada zorrotz hori,
noizbait ere irribarre egin ahal dagidan,
hemendik joan eta izateari itzi baino lehen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue