#
#

Salmo tailerra:


40 (39). Salmoa # #
#
#

40 (39). Salmoa: SALBAZINOA JENDAURREAN IRAGARRI. LAGUNTZA ESKE OIHU LARRIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Jaunarengan ipinia neban itxaropen guztia:
makurtu eta entzun dau nire deadarra.

(3) Herio Leize sakonetik nau atara.
Hatx gainean tinko jarri ditu nire oinak,
seguruak egin nire pausoak.

(4) Kantu barria ipini deust ezpanetan,
gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.
Askok ikusiko dabe hau eta, ikaraturik,
Jaunarengan konfiantza izango.

(5) Zorionekoa Jaunarengan fiatzen dana,
idolo eta sasijainkoetara jotzen ez dauana!


(6) Jauna, ene Jainko, bai ugari egin dituzula mirariak!
Zenbat egitasmo gure alde! Ez da zure parekorik!
Aldarrikatu nahi ditut eta iragarri,
baina kontatu ahala baino gehiago dira.


(7) Ez dozu nahi izan sakrifizio eta eskeintzarik,
ez erre-opari, ez pekatuen parkamen-oparirik;
baina belarriak ireki deustazuz, zuri entzuteko.

(8) Horregaitik dinot: «Hemen nozu».
Liburuan agintzen jat

(9) zure nahia betetzeko.
Ene Jainko, atsegin dot zure legea neure erraietan.

(10) Batzar nagusian iragarri dot zure salbazinoa,
ez ditut ezpanak itxi, ondo dakizu, Jauna!

(11) Zure salbazinoa ez dot kolkorako gorde,
zure leialtasun eta salbamenaren barri emon dot,
zure maitasun eta fintasuna
ez ditut batzar nagusian isildu.

(12) Jauna, ez ukatu niri zeure errukia!
Zure maitasun eta leialtasunak gorde nagiela beti!


(13) Ezin kontatu ahalako zoritxarretan murgilduta nago.
Neure erruek inguratuta naukee, ihesbide barik:
ezin ditut danak ikusi ere egin!
Buruko uleak baino ugariago dira, adore barik nago.


(14) Jauna, zatoz agudo ni askatzera!
Jauna, zatoz laster laguntzera!

(15) Lotsa gorritan gelditu beitez, danak batera,
ni hil nahian dabizanak!
Atzera egin begie, barregarri, zoritxarra opa deusteenak!

(16) Lotsaz nahasturik gelditu beitez burla egiten deusteenak!
(17) Poz tu eta alaitu beitez zurekin zuregana jotzen dabenak!
«Haundia da Jauna!», esan begie etenbarik
zure salbamena maite dabenak!

(18) Behartsu eta dohakabe naz,
baina Jauna da nitaz arduratzen.
Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, ene Jainko, ez luzatu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue