#
#

Salmo tailerra:


41 (40). Salmoa # #
#
#

41 (40). salmoa: GAIXOTASUN LARRIAN EGON DANAREN OTOITZA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dana!
Onik aterako dau Jaunak zoritxar-egunean.

(3) Bizirik gordeko dau eta zoriontsu egingo lurrean,
ez dau itziko arerioen gogara.

(4) Ohean minez dagoala, Jaunak lagunduko deutso,
eta gaixoaldian oneratuko.


(5) Nik hau esan neban: «Erruki, Jauna!
Osatu nagizu, zure aurka pekatu egin dodan arren».

(6) Arerioak txarto-esaka jabilkidaz:
«Noz hil behar ete dau? Noz galduko ete honen izena?».

(7) Ikustera datorkidana, faltsukeriaz berba egiten dau:
txarkeria dau barruan gordeta eta kanpora urtetean zabaltzen.

(8) Gorroto deustenak, alkar harturik,
nire aurka marmarrean dabiz,
burutazino okerrak dabez niretzat:

(9) «Gaixotasun txarrak harrapatu dau,
ez da gehiago ohetik jaikiko!».

(10) Nire adiskiderik minena ere,
konfiantza osoko eta mahaikide nebana, kontra jarri jat.

(11) Baina zu, Jauna, erruki nitaz, altxatu nagizu,
euren ordaina emon deioedan!


(12) Honetantxe dakit maite nozuna:
arerioak ez dauala garaipen-oihurik egin nire lepotik.

(13) Osasuntsu iraunaraziko nozu,
zutik eutsiko zeure aurrean betiko.


(14) Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,
betidanik betidaino!
Amen. Amen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue