#
#

Salmo tailerra:


42 (41). Salmoa # #
#
#

42 (41). salmoa: JAINKOARENGANDIK URRUTI DAGOENAREN OTOITZA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema.

(2) Basahuntza irrikaz errekara lez,
halaxe ni zuregana, ene Jainko.

(3) Jainkoaren egarri naz, Jainko biziaren egarri:
noiz helduko ni Jainkoaren aurpegia ikustera?


(4) Gau eta egun malkoak ditut janari,
jendea uneoro itaunka jabilkit: źNon dok Jainkoa?╗.

(5) Bihotza urtzen jat barruan, gogora ekarriz
zelan joaten nintzan tenplura, Jainkoaren etxera,
poz-oihuz eta gora-goraka, jai-giroan jendetzaren artean.


(6) Zergaitik zagoz, ene barrua, hain goibel?
Zergaitik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan!
Goretsiko dot, bai, barriro ere, haren presentzia salbatzailea.


(7) Ene Jainko, triste dot bihotza;
horregaitik gogoratzen naz zurekin
Jordan aldetik, Hermon gainetik, Mitzar menditik.

(8) Zure ur-jauzien burrunbadaren oihartzuna leizerik leize:
zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro jataz.

(9) Jaunak bere maitasuna bialduko deust egunez
eta gorespen eta otoitz egingo deutsot gauez
nire bizia dan Jainkoari.

(10) Hauxe esango deutsot: źNire hatxa, zergaitik ahaztu nozu?
Zergaitik behar dot goibel ibili, arerioak estuturik?╗.

(11) Hazurrak ere mailatuta ditut, arerioak burla egiten deustee,
etenbarik jabilkidaz: źNon dok Jainkoa?╗.


(12) Zergaitik zagoz, ene barrena, hain goibel?
Zergaitik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan!
Goretsiko dot, bai, barriro ere, haren presentzia salbatzailea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue