#
#

Salmo tailerra:


43 (42). Salmoa # #
#
#

43 (42). salmoa: ZURE BIZILEKURA


(1) Egidazu justizia, ene Jainko,
defenditu nire auzia sinisbakoen aurka.
Libratu nagizu maltzur gaiztoaren eskutik.

(2) Ene Jainko babesle horrek, zergaitik baztertu nozu?
Zergaitik behar dot goibel ibili, arerioak estuturik?


(3) Bialdu zure argia eta zure egia: zuzendu nagiela,
eroan nagiela zure mendi santura, zure bizilekura.

(4) Eta zure altarara helduko naz, oi Jainko,
nire poz betea zaran Jainko horrengana.
Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko.


(5) Zergaitik zagoz, ene barrua, hain goibel?
Zergaitik hain urduri?
Itxaron Jainkoarengan!
Goretsiko dot, bai, barriro ere,
haren presentzia salbatzailea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue