#
#

Salmo tailerra:


45 (44). Salmoa # #
#
#

45. (44.) salmoa: EZTEGU-KANTA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Liliak…» doinuan. Koreren semeen poema. Maitasun-kanta.

(2) Hitz ederrez barrua gainezka,
erregeari opa deutsot neure olerkia.
Idazle trebearen luma da nire mihina.


(3) Gizonetan ederrena zara, ezpainetatik atsegina darizu,
Jainkoak betiko bedeinkatzen zaitu!

(4) Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek,
zeure aintza eta ospea agertuz.

(5) Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.
Jaurti zeure eskuaz

(6) gezi zorrotz ikaragarri horreek:
herriak menpean jarriko jatzuz,
erregearen arerioak adore barik geldituko.

(7) Beti-betiko Jainkoak ezarri zaitu errege;
zure erregetza zuzentasun-erregetza.

(8) Zuzen dana behar dozu maite, oker dana gorroto,
Jainkoak, zeure Jainkoak, igurtzi zaituelako,
jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.

(9) Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,
harpa-soinua marfilezko jauregietan zure atsegingarri.

(10) Errege-alabak dituzu inguruan,
zure eskuman erregina, urre finez apaindurik.


(11) Entzun, alaba! Zagoz erne eta adi!
Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.

(12) Zoraturik dago erregea zure edertasunaz.
Bera da zure jaun; egiozu agur.

(13) Tiro uria erregaluekin datorkizu,
herriko haundikiak zure arrera onaren bila.

(14) Guztiz ospetsu dago printzesa,
urrez apain bordaturiko jantzitan.

(15) Erregeagana daroe;
neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doakioz.

(16) Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira.

(17) Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzu
eta mundu osoaren agintari egingo.

(18) Zure oroipena bizirik gordeko dot gizaldiz gizaldi,
eta herriak menderen mende goratuko zaitue.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue