#
#

Salmo tailerra:


01. Salmoa # #
#
#

1. Salmoa: BENETAKO ZORIONA


(1) Zorionekoa gaiztoen asmoei jarraitzen ez deutsona,
pekatarien bidetik ez dabilana,
lotsabakoekin batera jarten ez dana,

(2) Jainkoaren legean atsegin dauana baino
eta berba hori gau eta egun gogoan darabilena!

(3) Ur-ertzean landaturiko zugatzaren antzeko da:
bere sasoian frutua dakar, eta ez jako orririk igartzen:
egiten dauan guztia ondo jako urtetzen.


(4) Ez da hori, ez, okerren zoria:
haizeak daroan orbelaren antzeko dira.


(5) Auzi-egunean okerrak ez dabe zutunik iraungo;
zintzoen batzarrean ez da pekataririk izango.

(6) Jaunak zaintzen dau zintzoen bidea;
okerrena, barriz, hutsean galtzen da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue