#
#

Salmo tailerra:


46 (45). Salmoa # #
#
#

46. (45.) salmoa: MUNDUAREN GAIN DAGOEN ETA JERUSA-LEMEN BIZI DAN JAINKOARI GORATZARREA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez. Kanta.

(2) Jainkoa dogu babesleku eta indar,
larrialdian laguntzaile seguru.

(3) Ez dogu, beraz, bildurrik,
nahiz eta lurrak dardara egin
edota mendiak itsas hondora amildu,

(4) nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro egin
edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.

Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!


(5) Ibai baten adarrak alaitzen dabe Jainkoaren uria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu dau.

(6) Jainkoa erdian dauala, ez dau koloka egiten,
goiz-goizetik laguntzen deutso Jainkoak.

(7) Nazinoak ikara, erreinuak koloka:
Jainkoak berba egin eta lurra irauli.


(8) Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!


(9) Zatoze, ikusi Jaunaren egintzak,
lurrean egin dauan iraulketa:

(10) mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak hausi,
lantzak apurtu, babeskiak sutan erre.

(11) «Itzi armak! Autortu egizue Jainkoa nazala,
herrien gain eta lurraren gain nagoela».


(12) Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue