#
#

Salmo tailerra:


47 (46). Salmoa # #
#
#

47. (46.) salmoa: MUNDUAREN ETA ISRAELEN ERREGEARI GORATZARREA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

(2) Herri guztiok, egin txalo,
egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.

(3) Ikaragarria dalako Jauna, Goi-goikoa,
mundu osoaren errege haundia.

(4) Herriak menpean ipinten deuskuz,
nazinoak oinpean jarten.

(5) Guretzat lurralde bat aukeratu dau,
bere maitea dauan Jakoben harrotzeko bide.


(6) Oihu artean igon da Jainkoa,
turuta-soinuz Jauna.

(7) Kanta Jainkoari, kanta!
Kanta gure erregeari, kanta!

(8) Jainkoa mundu osoaren errege:
kanta hari ganoraz!

(9) Jainkoa nazinoen errege da,
bere tronu santuan jarrita dago.

(10) Herrietako printzeak alkartu jakoz
Abrahamen Jainkoaren herriari,
munduko ahaltsuak Jainkoarenak dira-ta.
Bera guztien gainetik garai!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue