#
#

Salmo tailerra:


48 (47). Salmoa # #
#
#

48. (47) salmoa: SION MENDIARI ETA JAINKOAREN URIARI GORATZARREA


(1) Kanta. Koreren semeen salmoa.

(2) Haundi da Jauna, guztiz goresgarri
gure Jainkoaren urian, bere mendi santuan!

(3) Muino eder, lur osoaren pozgarri!
Sion mendi, Jainkoaren egoitza, errege haundiaren uri!

(4) Bertako jauregien artean, gaztelu seguru ageri da Jainkoa.

(5) Hara, erregeak alkar hartu eben
eta danak batera uriaren aurka altxatu.

(6) Baina Sion ikustean, ikaratu egin ziran
eta ihesi joan ikaraz.

(7) Orduan, dardarak hartu zituen,
oinaze larriak, emakumea erdiminetan lakoa,

(8) ekialdeko haizeak ur haundietako ontziak
hondatzen dituenean lez.

(9) Entzun izan doguna geuk ikusi dogu
Jaun ahalguztidunaren urian, geure Jainkoaren urian:
Jainkoak betiko sendotu dauala!


(10) Oi Jainko, zure maitasuna gogoratzen dogu
zure jauretxearen erdian.

(11) Zure izena lez zure gorespena ere, oi Jainko,
mundu zabal osora heltzen da.
Eskuzabal zara, Jauna, benetan!

(12) Pozik da Sion mendia, poz-pozik Judako uriak
zure probidentzia dala eta.

(13) Egizue Sionen jirabira, zenbatu bertako torreak,
(14) ikusi hango harresiak, begiratu jauregiak,
hurrengo gizaldiari esateko:

(15) «Hauxe da gure Jainkoa, gure Jainkoa sekulako:
berak gidatuko gaitu beti».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue