#
#

Salmo tailerra:


49 (48). Salmoa # #
#
#

49. (48) salmoa: HERIOTZAN AMAITZEN DAN ABERASTASUNARI BURUZKO GOGOETA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

(2) Entzun hau, herri guztiok,
egon adi, munduko biztanleok,

(3) beheko jende eta haundikiok, aberats eta behartsuok!
(4) Jakinduriazko hitzak esango ditu nire ahoak,
zentzunezko gogoetak isuriko nire bihotzak.

(5) Esaera zaharrak adi entzungo ditut,
zentzun ezkutua azalduko nire zitararekin.


(6) Egun txarretan, zergaitik izan bildur
inguratzen naben gaiztoen maleziari?

(7) Horreek euren ondasunetan oinarritzen dira
eta euren aberastasun haundiaz harrotzen.


(8) Horra! Gizakiak ezin dau bere burua salbatu,
ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere.

(9) Baliotsua da biziaren erospen-saria
noizbait ordaindu ahal izateko.

(10) Amaigabe biziko ete da, bada?
Ez ete dau inoiz hilobia ikusiko?

(11) Jakina da jakintsuak ere hilten dirala,
zentzunbako eta zoroak lez desagertzen,
euren ondasunak besteentzat itziz.

(12) Lurrei ere euren izenak emon eutseezan arren,
hilobia izango dabe betiko etxe,
han egongo dira amairik gabe.


(13) Bere ohore guztiekin ere, gizakiak ez dau irauten,
hil egiten da, abereen antzera.

(14) Hona hemen euren buruaz fiatzen diranen zoria,
asebeterik bizi diranen azkena:

(15) Hildakoen Egoitzara eroango dabez ardiak lez,
Herioa izango dabe artzain.
Zuzen-zuzenean jatsiko dira hilobira,
hareen arrastoa ezereztu egingo da
eta Hildakoen Egoitza izango dabe bizileku.

(16) Baina Jainkoak bizirik askatuko nau ni
Herioaren eskupetik, eta berekin eroango.


(17) Ez bildurtu norbait aberasten bada,
bere etxeko ondasunak gora egiten badabe;

(18) hiltean, ez dau ezer berekin eroango,
aberastasunak ez deutso jarraituko.

(19) Bizi zanean, holan ederresten eutson bere buruari:
«Txaloka jabilkidaz, dana ondo joakidalako!»

(20) Bere arbasoen artera joango da,
sekula barriro argirik ikusiko ez dabenengana.


(21) Gizaki aberatsa eta zentzunbakoa
hilten diran abereen antzekoa da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue