#
#

Salmo tailerra:


51 (50). Salmoa # #
#
#

51. (50.) salmoa: PEKATUAREN PARKAMENA ETA BIHOTZ BARRIAREN ESKEA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
(2) David Betsaberekin alkartu ondoren, Natan profetea Davidengana joan zanekoa.

(3) Errukitu nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
garbitu nire errua, zeure neurrigabeko errukiaz.

(4) Garbitu nagizu oso-osorik neure errutik,
garbitu neure pekatutik.


(5) Autortzen dot, bai, neure hobena,
begi aurrean dot etenbarik neure pekatua.

(6) Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dot pekatu,
zure borondatearen kontra jokatu.
Horregaitik, arrazoi izango dozu salatzean,
errugabe izango zara epaia emotean.

(7) Hara, errudun jaio nintzan, pekatari sortu ninduen amak.
(8) Zuk, ostera, bihotz leiala dozu atsegin,
barru-barruan jakinduria deustazu irakasten.


(9) Kendu nire pekatua, eta ur bizia baino gardenago izango naz;
garbitu nagizu, eta edurra baino zuriago izango.

(10) Sentidu dagidazala barriro poza eta alaitasuna,
alaitu dadila zuk jotako gizaki hau.

(11) Aldendu begiak nire pekatutik,
garbitu nire erru guztiak.


(12) Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu barri sendoa nire barruan.

(13) Ez nagizu bota zeure aurretik,
ez itzi ni zeure espiritu santu barik.

(14) Poztu nagizu barriro zeure salbamenaz,
sendotu zeure espiritu haundi-zabalaz.


(15) Zure bideak erakutsiko deutsedaz gaiztoei,
eta zuregana bihurtuko dira pekatariak.

(16) Libratu nagizu heriotza-zigorretik, ene Jainko,
ene Jainko salbatzailea!
Eta nire ezpainak poz-oihuz ospatuko dabe zure salbazinoa.

(17) Ireki, Jauna, nire ezpainak
eta nire ahoak zure gorespena iragarriko dau.

(18) Sakrifizioak ez dituzu atsegin;
erre-oparia eskainiko baneutsu, ez zenduke onartuko.

(19) Sakrifiziorik bikainena, espiritu damutua;
zuk ez dozu alboratzen, ene Jainko, bihotz damutu eta umildua.


(20) Edertu Sion zeure mesedeaz,
barriztau egizuz Jerusalemgo harresiak.

(21) Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,
oso-osorik erretzeko opariak;
zure aldarean txalak eskeiniko dira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue