#
#

Salmo tailerra:


52 (51). Salmoa # #
#
#

52. (51.) salmoa: TXARKERIA-ZALEAREKIN EZTABAIDA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema.
(2) Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Abimeleken etxera joana zala agertu eutsonekoa.

(3) Zergaitik harrotzen zara gaiztakeriaz
eta jainkozalearen aurka indartzen?

(4) Makurkeriak asmatzen diharduzu etenbarik;
zure mihina laban zorrotza, maltzurkeri-zalea.

(5) Maiteago dozu txarra ona baino,
guzurra hizketa jatorra baino.


(6) Berba kaltegarriak dozuz maite, mihin-maltzur horrek!
(7) Jainkoak berak ezereztuko zaitu betiko,
bizilekutik botako,
zure sustraiak bizidunen lurretik atarako.


(8) Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoak
eta barre egingo deutsoe, esanez:

(9) «Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez ebana,
konfiantza bere aberastasunetan ipini
eta bere makurkerietan oinarritua!».


(10) Nik, barriz, Jainkoaren etxean oliondo biziaren antzeko,
haren maitasunean dot konfiantza beti-betiko!

(11) Beti goratuko zaitut, ene Jainko, egin dozunarengaitik;
beti ospatuko zaitut, zeure fededunentzat hain ona zaralako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue