#
#

Salmo tailerra:


53 (52). Salmoa # #
#
#

53. (52.) salmoa: SINISBAKOAREN BURUBAKOKERIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Gaixo aldirako. Daviden poema.

(2) Hau dino zoroak bere kautan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduta dagoz, gauza higuingarriak egiten dabez,
ez da inor on dagianik.


(3) Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik,
ba ete dan zentzun onekorik,
Jainkoa bilatzen ahalegintzen danik.

(4) Danak okertu dira, bat egin dabe galdukerian,
ez da inor on dagianik, bat bera ere ez.


(5) Ez ete dabe ikasiko gaizkileak,
nire herria ogia lez irunsten daben
eta Jainkoaz arduratzen ez diran horreek?

(6) Ba, bildurrez dar-dar geldituko dira,
bildurtzeko arrazoirik izan ez arren,
Jainkoak indargabetzen daualako erasotzaileen indarra.
Lotsagarri geldituko dira,
Jainkoak zapuztu egiten dauzelako.


(7) Ai baletor Siondik Israelen salbazinoa!
Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue