#
#

Salmo tailerra:


54 (53). Salmoa # #
#
#

54. (53.) salmoa: ERASO LARRIAN JAINKO BABESLEARI DEADAR


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Daviden poema.
(2) Zifdarrak David euren artean ezkutatuta zala Sauli esatera joan ziranekoa.

(3) Salbatu nagizu, ene Jainko, zarana zaralako!
Zaindu nagizu zeure ahalmenaz!

(4) Entzun, ene Jainko, nire otoitza,
makurtu belarria nire eskarietara.


(5) Arrotzak erasotu nabe,
gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza,
Jainkoaren ardura barik.


(6) Baina nik Jainkoa dot lagun,
Jauna biziaren benetako babes.

(7) Bihurtu begi gaitza nire arerioengana!
Hondatu begiz guztiz, bere maitasunagaitik!


(8) Sakrifizioak eskeiniko deutsudaz bihotz-bihotzez,
goratu egingo zaitut, Jauna, ona zaralako.

(9) Larrialdi guztietatik libratu nau Jaunak,
eta arerioen porrotaz alaitzen naz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue