#
#

Salmo tailerra:


02. Salmoa # #
#
#

2. Salmoa: JAINKOAK BERE ERREGEA AUKERATU


(1) Zertan dabiltz nazinoak zarataka?
Zergaitik darabilez asmo hustel horreek gogoan?

(2) Jaunaren aurka eta harek aukeratutako Igurtziaren aurka
altxatzen dira mundu honetako erregeak,
alkar hartzen dabe agintedunak:

(3) «Eten daiguzan hareen lokarriak,
jaurti dagigun hareen buztarria!».


(4) Zeruko tronuan dagoanak barre egiten dau,
Jauna han dabilkie irribarrez.

(5) Hasarre berba egin deutse, bere suminaz ikaratu egin dira:
(6) «Nik neuk sagaratu dot erregea Sionen, nire mendi santuan».

(7) Jaunaren erabakia iragarriko dot. Hau esan deust:
«Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.

(8) Eskatu niri, eta nazinoak emongo deutsudaz ondare,
lur osoaren jabe egingo zaitut.

(9) Burdinazko makilaz apurtuko dituzu,
buztinezko ontzia lez apurtuko».


(10) Entzun, beraz, orain, erregeok;
zentzundu zaiteze, munduko ebazleok.

(11) Zerbidu egizue Jauna begirunez,
(12) ikaraz agurtu egizue auspez,
bera sumindu ez dadin
eta bidean galdu ez zaitezen,
bat-batean bizten jakolako haserrea.

Zorionekoak harengan babesten direnak!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue