#
#

Salmo tailerra:


56 (55). Salmoa # #
#
#

56. (55.) salmoa: JAINKOARENGAN DOT KONFIANTZA, EZ NAZ BILDUR


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Urrungo jainkoen usoa» doinuan. Davidena. Miktam. Filistearrak Gaten David preso hartu ebenekoa.

(2) Erruki nitaz, ene Jainko, atzetik jatortaz eta,
egun osoan erasotzen eta zapaltzen nabe.

(3) Egun osoan atzetik ditut arerioak;
ugari dira, Goi-goiko, erasoten deusteenak.

(4) Bildur nazanean, zuregan dot konfiantza.

(5) Jainkoaren promesaz nago harro,
Jainkoarengan dot konfiantza, ez naz ezeren bildur:
zer egingo deust gizaki hutsak?


(6) Egun osoan sufriazoten deustee iraintzaileak,
nire kaltea beste asmorik ez dabe.

(7) Ezkututik dagoz isilean nire bideak jarraitzen,
nondik nora nabilen begira,
niri bizia kentzeko zain.


(8) Txarkeria honen zigorrari ihes egingo ete deutse?
Ene Jainko, eratsi jende hori zeure haserreaz!

(9) Idatzi egizu nire kexua,
jaso zeure pergaminoan nire negar-malkoak,
zeure liburuan nire nekeak.

(10) Nik laguntza eske dei egin eta arerioak atzera egitean,
jakingo dot neure alde dodala Jainkoa.


(11) Jainkoaren promesaz nago harro,
Jaunaren agintzariaz harro,

(12) Jainkoarengan dot konfiantza, ez naz ezeren bildur:
zer egingo deust gizakiak?


(13) Emon neutsun hitzari eutsiko deutsot, ene Jainko,
eta esker onez beteko.

(14) Bizia libratu deustazulako heriotzatik, oinak jaustetik,
zure aurrean ibili naiten, oi Jainko, biziaren argitan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue