#
#

Salmo tailerra:


57 (56). Salmoa # #
#
#

57. (56.) salmoa: IRAINTZAILEENGANDIK BABESTEKO ESKARIA ETA GORESPEN-KANTA


(1) Koru-zuzendariarentzat. ĞEz ondatuğ doinuan. Davidena. Miktam. Davidek Saulengandik kobara ihes egin ebanekoa.

(2) Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz,
zuregan dot babesa eta;
zure hegoen kerizpean babesten naz,
ezbeharra igaro artean.

(3) Jainkoari dagiot dei, Goi-goikoari,
nire alde jokatzen dauan Jainkoari.

(4) Zerutik bialduko dau norbait,
erasotzaileen eskuetatik ni salbatzera.
Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bialduko deustaz.


(5) Lehoien artean nago etzunda, gizaki-gose diran horreen artean;
horreen aginak lantza eta gezi, mihina ezpata zorrotza.


(6) Zerua baino haundiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!


(7) Sarea zabaldu deustee bidean, niri lur joarazteko.
Zuloa egin deustee aurrean; jausi beitez eurak bertan.


(8) Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.
Kantatu eta soinua joko deutsut.

(9) Itzartu zaitez, ene bihotza, itzartu, harpa eta zitara;
itzartu dagidan egunsentia.

(10) Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,
nazinoen artean kantatuko.


(11) Bai, zure maitasuna zeru zabala baino haundiagoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.


(12) Zerua baino haundiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue