#
#

Salmo tailerra:


58 (57). Salmoa # #
#
#

58. (57.) salmoa: GOBERNARI BIDEBAKOAK HONDATZEKO JAINKOARI ESKEA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Ez ondatu» doinuan. Davidena. Miktam.

(2) Agintariok, epai zuzenak emoten dozuez?
Gizakiok, zuzen gobernatzen ete dozue?

(3) Bai zera! Bihotz makurrez jokatzen dozue,
zeuen egiteez lurraldean bidebakokeriak zabaltzen.


(4) Gaiztoak sortzetik oker, maltzurrak jaiotzatik galduak.
(5) Edena dabe, sugeak lez;
belarriak ixten dabezan suge gorren antzeko dira,

(6) liluratzaileen, zoratzailerik trebeenaren,
soinua entzuten ez dabenen antzeko.


(7) Oi Jainko, apurtu horreei haginak ahoan!
Jauna, haustu lehoien haginak!

(8) Galtu beitez ur isuria lez,
zimeldu beitez bedar zapaldua lez.

(9) Desagertu beitez zirina darion barea lez,
ez begie eguzki-argirik ikusi, haur galduak lez.

(10) Sasien antzera arantzak bota baino lehen
eroan begiz haize-erauntsiak heze dagozanean,
iharturik balegoz lez.


(11) Zigorra ikustean, zintzoak poza hartuko dau,
gaizkileen odola oinetatik garbituko.

(12) Eta jendeak esango dau: «Merezi dau, bai, zintzo izateak!
Bada benetan mundua gobernatzen dauan Jainkoa!».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue