#
#

Salmo tailerra:


59 (58). Salmoa # #
#
#

59. (58.) salmoa: ERRUGABEA ERASOTZAILEENGANDIK LIBRATZEKO ESKEA


(1) Koru-zuzendariarentzat. ĞEz ondatuğ doinuan. Davidena. Miktam. Saulek, David hilteko asmotan, honen etxea zelatatzeko agindu ebanekoa.

(2) Ene Jainko, libratu nagizu arerioengandik,
gorde seguru erasotzaileengandik.

(3) Libratu nagizu gaizkileengandik, salbatu hiltzaileengandik.

(4) Begiratu, zelatan dagoz nire kontra,
ahaltsuak azpijokoan jabilkidaz.
Jauna, ez dot hobenik, ez pekaturik egin.

(5) Errubako nazan arren, bizkor datoz erasotzera.
Itzartu, Jauna! Zatoz eta ikusi!

(6) Jauna, Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa,
bizkortu zaitez sinisbakook zigortzeko,
ez izan traidore horreen errukirik.


(7) Hor dabiltza arratsaldero, txakurrak lez zaunkaka,
eta urian zehar ibili dabiz.

(8) Hor dabiltza aho zabalik,
ezpainetatik hitz zorrotzak darizkiela,
inork entzuten ez deutselakoan.


(9) Baina zuk, Jauna, barre egiten deutsezu,
irri eta barre sinisbako horreei.

(10) Zuregana jo dot, ene indar,
zu zaitudalako gaztelu, ene Jainko.

(11) Jainko maitalea niregana etorriko da
eta arerioen porrotaz poztuaziko nau.

(12) Oi Jainko, hil egizuz, nire herria ahaztu ez daiten;
sakabanatu egizuz eta eratsi zeure indarraz,
Jauna, gure babeski horrek!

(13) Harrapatu beiz azpian euren harrokeriak,
euren ahoko pekatu eta esamesak,
zabaldu dabezan madarikazino eta guzurrak.

(14) Akabatu egizuz zeure hasarreaz,
akabatu, arrastorik ere itzi barik!
Jakin begie Jainkoa dala nagusi
Jakoben lurraldetik munduaren azken mugetaraino.


(15) Hor dabiltza arratsaldero, txakurrak lez zaunkaka,
eta urian zehar ibili dabiz.

(16) Janaren bila dabiltza biraka-biraka;
asetzen ez badira, ez dira erretiratzen.


(17) Nik, ostera, zure indarra dot kantatuko,
goizean zure maitasuna poz-oihuz ospatuko;
zu izan zaitut gaztelu, larrialdian ihesleku.

(18) Zuri kantatuko deutsut, ene indar horri,
zu zaitudalako neure gaztelua, zu neure Jainko leiala!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue