#
#

Salmo tailerra:


60 (59). Salmoa # #
#
#

60. (59.) salmoa: HERRIAREN NEGAR-KANTA. PORROT-ALDIAN LAGUNTZA-ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Miktam. Davidena. Irakaspenerako.
(2) David Mesopotamiako eta Tzobako aramearren kontra borrokan ibili zanekoa eta, bihurtzean, Joabek Gatz haranean edomdarrak -hamabi mila gizon- garaitu ebazenekoa.

(3) Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hausi,
hasarreturik, aldendu egin zara guregandik.

(4) Lurraldea astindu dozu eta arrakaldu;
konpondu haren urratuak, hondatu ez daiten!

(5) Gorriak ikusiazo deutsozuz zeure herriari,
zorabiozko ardaua edanazo deuskuzu.


(6) Emon ezaugarri bat begirune deutsuenei,
arkulariengandik ihes egin ahal izateko.

(7) Emoiguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,
hain maite dozuzanok libratu daitezan.


(8) Jainkoak bere santutegitik esan eban:
«Sikem uria poz-pozik neureganatuko dot,
Sukot haranaz jabetuko.

(9) Neurea dot Galaad, neurea Manases,
nire buru-babesa da Efraim, nire aginte-makila Juda,

(10) garbiketarako ontzia Moab;
oina ipiniko deutsot gainean Edomi,
garaipen-oihu egingo Filisteari».


(11) Baina nork gidatuko nau harresidun urira,
nork eroango Edomera,

(12) zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,
orain gure gudarostearekin gudura joaten ez zaran horrek?

(13) Emoiguzu laguntza arerioen kontra,
giza laguntza alperrikoa dalako.

(14) Jainkoarekin gauza haundiak egingo ditugu,
berak zapalduko deuskuz arerioak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue