#
#

Salmo tailerra:


61 (60). Salmoa # #
#
#

61. (60.) salmoa: TENPLUTIK URRIN DAGOENAREN ERREGUA. ERREGEAREN ALDE ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Davidena.

(2) Entzun, ene Jainko, nire garrasia,
zagoz adi nire otoitzari.

(3) Leize-ertzetik dei dagitzut bihotz larriz.
Eroan nagizu harkaitz garaira.

(4) Zu zaitudalako babesleku,
arerioen kontra dorretxe sendo.


(5) Zure etxean bizi nahi neuke betiko,
zure hegoen aterpean gorderik.

(6) Onartu, ene Jainko, nire promesak,
emoidazu begirune deutsuenentzat daukazun herentzia.


(7) Luzatu egizuz erregearen bizitzako egunak,
iraun begie haren urteak gizaldiz gizaldi!

(8) Izan bedi beti errege zure begiradapean!
Izan begiz zure maitasun eta leialtasuna zaindari!


(9) Horrela, zure izenaren ohorez kantatuko dot etenbarik
eta promesak beteko deutsudaz egunero.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue