#
#

Salmo tailerra:


62 (61). Salmoa # #
#
#

62. (61.) salmoa: JAINKOAZ BAKARRIK FIDATZEKO DEIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun-en» doinuaz. Daviden salmoa.

(2) Jainkoarengan bakarrik atseden nire barruak,
harengandik nire salbamena.

(3) Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: inola ere ez naz eroriko.


(4) Noiz arte oldartu behar dozue gizakiaren kontra,
hau akabatu nahian?
Horma okertua, hesi koloka zaree guztiok!

(5) Azpikeria beste asmorik ez dabe,
guzurra jake atsegin, hondatzeko:
hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.


(6) Ene barrua, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,
harengandik datorrelako nire itxaropena.

(7) Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: ez naz eroriko.

(8) Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,
Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.

(9) Izan beti harengan konfiantza, haren herri zareenok!
Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dogu babesleku!


(10) Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,
jende xehe nahiz haundiki:
danak batera pisuan jarrita,
haizea baino arinago igoko litzatekez.

(11) Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,
ez jarri usterik lapurretan.
Ondasunak ugalduta ere, ez emon hareei bihotza.


(12) Jainkoak esan dau -behin eta berriro entzun deutsot-
berari dagokiola ahalmena.

(13) Bai, zuri dagokizu, Jauna, leialtasuna;
bakotxari bere egintzen arabera ordaintzen deutsozu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue