#
#

Salmo tailerra:


63 (62). Salmoa # #
#
#

63. (62.) salmoa: JAINKOAREN IRRIKAZ GAU ETA EGUN


(1) Daviden salmoa. Judako basamortuan egoenekoa.

(2) Jainko, ene Jainko, lehia biziz naiabiltzu bila,
zure egarri da nire barrua, zure irrika nazen guztia,
lur siku, agor, ur barik bezala.

(3) Egon nadila horrela santutegian zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.


(4) Bizia baino ederrago zure maitasuna!
Nire ahoak ospatuko zaitu;

(5) bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut,
zuri dei eginez altxatuko eskuak.

(6) Jakirik gozoenez bezala aseko naz,
eta nire ezpainek poz-oihuka goretsiko zaitue.


(7) Gauez ohean zuregan dot gogoa,
zuri otoitzean igarotzen ditut orduak.

(8) Bai, zu izan zaitut laguntzaile;
kantuz ibiliko naz pozik zure hegoen itzalean.

(9) Zuri lotuta nago oso-osorik,
eta zure eskumak eusten niri.


(10) Nire hondamen bila dabizanak, ostera,
beihoaz lurpe sakonera!

(11) Hil beitez ezpataz, bihurtu azerien janari!
(12) Erregea Jainkoarekin poztuko da.
Haren izenarengaitik zin egiten dauana harro izango da;
guzurtiei, barriz, ahoa itxiko deutse.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue