#
#

Salmo tailerra:


64 (63). Salmoa # #
#
#

64. (63.) salmoa: JAINKOAK IRAINTZAILEAK ZIGORTU


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Entzun, ene Jainko, nire kexa,
zaindu nire bizia arerio bildurgarriongandik.

(3) Gorde nagizu makurren azpilanetik,
alkar hartu daben gaizkileengandik;

(4) ezpata lako zorrotza dabe mihina,
geziak baliran botatzen hitz pozoitsuak:

(5) ezkututik jaurtitzen deutsoe errubakoari,
bat-batean eta ezeren bildur barik.


(6) Gatx egiteko alkar berotzen dabe,
tranpa ezkutuak zelan jarriko dabiltza,
esanez: źNor konturatuko da?

(7) Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?╗.
Ikertzen ditu, bai,
gizakiaren barrua bihotz-hondoraino ikertzen dauanak.


(8) Jainkoak geziak jaurti eta zauriz beteak dira bat-batean.
(9) Euren mihina bihurtzen jake jauspide,
eta begira dagozanak irri dagie buru-keinuka.

(10) Jende guztia bildurrak hartu dau,
Jainkoaren egintzak iragarten dabez,
harek egina hausnartzen.

(11) Alaitu bedi zintzoa Jaunarekin, babestu bedi harengan
eta harrotu beitez horretaz bihotz zuzenekoak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue