#
#

Salmo tailerra:


65 (64). Salmoa # #
#
#

65. (64.) salmoa: JAINKO ONGILEARI GORATZARREA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta.

(2) Oi Sionen zagozan Jainkoa,
zuri zor jatzu gorespena, zuri bete behar promesak,

(3) otoitzak entzuten dituzun horri.
Zuregana datoz gizaki guztiak.

(4) Ezin kontatu ahala dira gure erruak,
baina zuk parkatu egiten deuskuzuz hobenak.


(5) Zorionekoa zuk aukeratu eta konbidatzen dozuna
zeure santutegian bizitzera.
Ase gaitezela zure etxeko ondasunez,
zure tenpluko dohai santuz!

(6) Salbazinozko egintza harrigarriz erantzuten deuskuzu,
Jainko gure salbatzaile horrek,
munduko bazter guztien,
urrutieneko itsasoen itxarobide horrek.


(7) Zuk ipini dituzu mendiak tinko zeure indarraz:
ahalmenez zagoz jantzia!

(8) Zuk baretzen dozu itsas olatuen burrunba,
zuk baretzen herrien zalaparta.

(9) Mundu-bazterretako biztanleak
harri eta zur dagoz zure mirarien aurrean.
Bai sortaldeari, bai sartaldeari, pozez oihu eragiten deutsezu.


(10) Zuk zaintzen dozu lurra, urez ase eta oparo aberasten;
gainezka doa urez zeruko ubidea,
zuk emoten deutsozu gizakiari garia, zuk prestatzen lurra:

(11) erretenak ureztatu, mokilak bardindu,
euri-zaparradaz harrotu, kimu barriak bedeinkatu.

(12) Urtea ondasunez burutzen dozu,
zure lautadak ugaritasunez janzten.

(13) eze eta jori dagoz landa zabalak,
pozez apaindurik menditxoak.

(14) Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz bete.
Danak irrintzi eta kantu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue