#
#

Salmo tailerra:


03. Salmoa # #
#
#

3. Salmoa: FEDEDUN ERASOTUAREN OIHUA


(1) Dabiden salmoa. Bere seme Absalomengandik igesi ebilenekoa.

(2) Zein ugari, Jauna, nire arerioak!
Zein ugari nire aurka jagiten diranak!

(3) Asko dira nitzaz honela dinoenak:
«Jainkoak ere ez dau salbatzen!».


(4) Baina zu zara, Jauna, nire aterpe, zeu nire ospe.
Zeuk deustazu burua altzatzen.


(5) Deadarka deutsat oihu egiten Jaunari,
eta erantzuten deust bere mendi santutik.


(6) Ogeratzen naz eta lokartzen, eta barriro izartzen,
Jauna dodalako euskarri.

(7) Milaka areriok inguratzen banau ere, nik bildurrik ez.

(8) Jagi zaitez, Jauna! Salbatu nagizu, ene Jainko!
Nire arerioak aurpegian jotzen dituzu,
gaizkileei aginak apurtzen deutsezuz.

(9) Zuregandik, Jauna, salbamena,
zure herriarentzat bedeinkapena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue