#
#

Salmo tailerra:


66 (65). Salmoa # #
#
#

66. (65.) salmoa: JAINKO MIRARIGILEARI ESKER ONEKO LITURGIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.

(2) Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,
kanta haren omenez, emon ohore hari gorespenez.

(3) Esan Jainkoari: «Zu bai ikaragarria zeure ekintzetan!
Zure indar haundiaren aurrean,
makurtu egiten dira zure arerioak.

(4) Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,
kantu dagizue, abestiz zaitue ospatzen».


(5) Zatoze, ikusi Jainkoak eginak,
ikaragarriak gizakientzat haren ekintzak:

(6) itsasoa lehor bihurtu eban, oinez igaro ziran bertatik.
Poztu gaitezan, beraz, Jainkoarekin!

(7) Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;
erne ditu begiak herrien gain,
errebeldeak aurka altxatu ez dakiozan.

(8) Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,
oihukatu gogoz haren gorespena.

(9) Bizirik eutsi euskulako
eta gure oinei jausten itzi ez.


(10) Probatu gaituzu, bai, gure Jainko horrek,
zidarra lez garbitu,

(11) estuasun larrian ipini, karga astuna lepora bota,
(12) kargalariak bagina lez zapaldu gagien itzi.
Suari eta urei aurre egin behar izan deutsegu.
Baina, azkenian, emon deuskuzu arnasa.


(13) Zure etxean sartuko naz erre-oparirako
eta horrela beteko deutsut promesa,

(14) larrialdian neure ahoz hitzemana.
(15) Abere gizenak eskeiniko deutsudaz,
ahariak erreko, zezen eta akerrak eskeiniko.


(16) Jainkoari begirune deutsezuenok, zatoze eta entzun:
harek nire alde egina kontatuko deutsuet.

(17) Nire ahoak hari dei egin orduko,
prest egoan nire mihian goratzarrea.

(18) Asmo okerrak izan baneuz, Jaunak ez nindukean entzungo.
(19) Baina Jainkoak entzun egin ninduan, nire otoitz-oihua aditu.

(20) Bedeinkatua Jainkoa! Ez dau baztertu nire otoitza,
ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue