#
#

Salmo tailerra:


67 (66). Salmoa # #
#
#

67. (66.) salmoa: JAINKOARI BEDEINKAZINO-ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Salmoa. Kanta.

(2) Erruki gutzaz, oi Jainko, bedeinkatu gagizuz,
erakutsi guri aurpegi argia,

(3) ezagutu daian munduak zure nagusitza,
jentil-herriak zure garaipena.


(4) Goratu zagiezala herriek, oi Jainko,
goratu zagiezala herri guztiek!


(5) Kantatu begie nazinoek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen dituzulako,
nazinoak munduan zuk gidatzen.


(6) Goratu zagiezala herriek, oi Jainko,
goratu zagiezala herri guztiek!


(7) Emon begi lurrak bere frutua,
bedeinkatu gaizala Jainkoak, gure Jainkoak.

(8) Bedeinkatu gaizala Jainkoak,
izan begio begirune mundu osoak!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue