#
#

Salmo tailerra:


70 (69). Salmoa # #
#
#

70 (69). Salmoa: LAGUNTZA ESKE OIHU LARRIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Oroigarritzat.

(2) Ene Jainko, zatoz ni askatzera!
Jauna, zatoz laster laguntzera!


(3) Lotsa gorritan gelditu beitez ni hil nahian dabizanak!
Atzera egin begie, barregarri, zoritxarra opa deustenak!

(4) Bihurtu beitez lotsaren lotsaz burla egiten deustenak!
(5) Poztu eta alaitu beitez zurekin zuregana jotzen dabenak!
«Haundia da Jainkoa!», esan begie etenbarik
zure salbamena maite dabenak!


(6) Behartsu eta dohakabe naz: zatoz laster, ene Jainko!
Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, Jauna, ez luzatu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue