#
#

Salmo tailerra:


72 (71). Salmoa # #
#
#

72 (71). Salmoa: ERREGE BARRIAREN ERREGUA


(1) Salomonena.

Ene Jainko, emoiozu zeure zuzentasuna erregeari,
zeure justizia erregearen semeari.


(2) Gobernatu begi zure herria justiziaz,
zure dohakabeak zuzenbidez.

(3) Ekarri begie mendi eta muinoek herriarentzat
justiziazko bakea!

(4) Egin begioe justizia herriko dohakabeei,
salbatu begiz behartsuak, apurtu zapaltzaileak!


(5) Iraun begi eguzkia eta ilargia direino,
munduaren azkena arte!

(6) Jatsi bedi euria bedartzara lez,
lurra asetzen dauan sirimiria lez.

(7) Haren egunetan, loratu bedi justizia,
ugaldu bakea eta ongizatea, ilargia amatau arte!

(8) Izan bedi nagusi itsasotik itsasora,
lurraren bazter batetik bestera.

(9) Makurtu bekioz itsas herriak,
jan begie hautsa haren arerioak!

(10) Ekarri begiokez erregaluak
Tarsiseko eta urrutiko herrietako erregeak,
ordaindu zergak Saba eta Sebako erregeak.

(11) Agurtu begie ahuspezturik errege guztiek,
jarri bekioz menpean nazino guztiak!


(12) Berak libratuko dau laguntza eske oihuka dabilen behartsua,
nork defendaturik ez dauan dohakabea.

(13) Gupida izango deutse gizagaixo eta pobreei,
bizia salbatuko behartsuei.

(14) Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik.
Balio haundia izango dau hareen biziak berarentzat!


(15) Bizi bedi luzaro! Emon begioe Sabako urrea,
egin begie otoitz haren alde etengabe,
bedeinkatu begie egunero!

(16) Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;
sortu begi frutua Libanok lez, zelaiko bedarra lango ugari!


(17) Iraun begi haren izenak betiko, eguzkiak beste!
Bedeinkatuak beitez harengan ondorengoak,
zoriontsu nazino guztiak!


(18) Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,
mirarigile bakarra!

(19) Bedeinkatua betiko haren izen ospetsua!
Haren aintzak bete begi lur osoa! Amen. Amen.


(20) Hemen amaitzen dira Jeseren seme Daviden otoitzak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue