#
#

Salmo tailerra:


73 (72). Salmoa # #
#
#

73 (72). Salmoa: MEDITAZINOA. GAIZTOAREN ETA ZINTZOAREN AZKEN ZORIA


(1) Asafen salmoa.

Bai ona dala Jainkoa, Israel, bihotz-garbientzat!

(2) Baina ozta-ozta ez dot nik estropezu egin,
ia-ia erori nintzan.

(3) Izan ere, gaiztoen arrakasta ikusirik,
harroputz horreen inbidiaz nengoen.


(4) Ez dabe inungo problemarik,
osasuntsu eta ondo aseak dagoz.

(5) Ez dabe giza nekerik,
ez besteak lez oinazeak eroan beharrik.

(6) Harrokeria dabe samakotzat, bidebakokeria soineko.
(7) Begiak dirdira egiten deutse gantz artetik,
barruko asmakeria kanporatuz.

(8) Irainka dabiz eta berba txarrak esaten,
goitik behera begira, jendea zelan narrutuko berbetan.

(9) Hareen ahoak zeruari erronka,
hareen mihina lur osoan zehar.


(10) Horregaitik, Jainkoaren herria hareengana bihurtzen da,
hareen berba guztiak ura lez iruntsiz.

(11) Hau dinoe: «Zelan jakin Jainkoak?
Ba al dau ohartzerik Goi-goikoak?»
.

(12) Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.

(13) Beraz, alperrik gorde dot bihotza garbi
eta errugabe nazala agertzeko eskuak garbitu,

(14) egunero oinazeak eroan behar baditut
eta goizero zigorra jasan.

(15) Baina hareek lez jardutea erabakiko baneu,
zure jatorriaz ernegatu egingo neuke.


(16) Ahalegindu nintzan ulertzen begi aurreko arazo hori,
(17) Jainkoaren santutegian sartu nintzan arte;
orduan ulertu neban zein dan hareen ondorena.

(18) Hara, labanlekuan jarriak dituzu
eta hondamendira amiltzen.

(19) Bat-batean, zelako hondamena!
Hareenak egin dau, ikaragarrizko azkenaz.

(20) Izartzean ametsa lez,
gitxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan.


(21) Bihozmindurik nengoen, barrua gogorturik,
(22) eta hala, tentel eta ezjakin nintzan,
abere baten pareko zure begietan.


(23) Baina ni zurekin izango naz beti:
eskutik hartuta naukazu;

(24) zeure aholkuz nozu gidatuko
eta, azkenik, ospez zeureganatuko.

(25) Ez zaitut, bada, zu zeruan? Ez dot beste pozik lurrean!
(26) Gorputz eta espirituz, indargaltzen banabil ere,
zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko,
zu nire betiko ondasun.


(27) Bai, zuregandik urrin doazenak galduak dira,
desleial jatzuzanak hondatu egingo dituzu.

(28) Nire zoriona, barriz, Jainkoaren ondoan egotea da,
Jainko Jaunarengan babestea,
eta haren egintza guztiak ospatzea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue