#
#

Salmo tailerra:


75 (74). Salmoa # #
#
#

75 (74). Salmoa: JAINKOAK ZUZENBIDEZ EPAITUKO MUNDUA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Ez hondatu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.

(2) Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri,
hain hur zaitugun horri!

Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.

(3) Hau dino Jainkoak: «Neuk erabakiko dodan unean,
zuzenbidez epaituko dot mundua.

(4) Nahiz eta lurrak bizilagun guztiekin ikara egin,
nik daukadaz gogor haren zutoinak».


(5) Hau dinotset harroputzei: «Ez harrotu!».
Eta gaiztoei: «Ez ibili indarrak erakusten!

(6) Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,
ez hitz egin horrela buru-harro»
.

(7) Ez sortaldetik eta ez sartaldetik,
ez basamortutik ere, ez dator goraldia:

(8) Jainkoak bakarrik agintzen dau;
nahi dauana beheratzen dau, nahi dauana goratzen.


(9) Eskuan dau Jaunak kopa, ardo bizi nahastuz gainezka;
bertatik isuriko deutse,
eta lurreko gaizto guztiak edan beharko dabe,
hondar eta guzti zurrut egin beharko.

(10) Ni, ostera, betiko poztuko naz,
Jakoben Jainkoaren omenez kantari.


(11) «Gaiztoen indarra eratsiko dot;
zintzoen indarra, barriz, indartsuago egingo».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue