#
#

Salmo tailerra:


04. Salmoa # #
#
#

4. Salmoa: JAUNA POZ-EMOILE


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Dabiden salmoa.

(2) Deitzen deutsudanian, erantzun, Jainko, nire laguntzaile!
Estualdian, Zeuk lasaitzen nozu!
Erruki zakidaz eta entzun nire otoitza!


(3) Zuek, haundikiok,
noiz arte iraindu behar dozue Jainkoa, nire Ohorea,
jainko hustelak maitatuz, sasijainkoen atzetik ibiliaz?

(4) Jakizue Jaunak harrigarri jokatzen dauala
bere fededunaren alde,
entzun egiten deustala deitzen deutsodanian.

(5) Ikaratu zaiteze eta ez egin pekaturik,
aztertu zeuen barruak, egin negar oge gainean.

(6) Eskeini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.

(7) Asko dabiz esaten: źNork emon guri zoriona?
Aldendu egin ete dozu guregandik, Jauna,
zeure aurpegi argitsua?╗

(8) Niri, ostera, Jauna, poz haundia emon deustazu,
horreek gari eta ardo ugariz dabena baino haundiagoa.

(9) Bakean etzuten naz eta behingoan lokartzen,
zuk bakarrik nozulako, Jauna, lasai bizierazoten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue