#
#

Salmo tailerra:


76 (75). Salmoa # #
#
#

76 (75). Salmoa: JAINKO IKARAGARRIARI KANTA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Asafen salmoa. Kanta.

(2) Jainkoa Judan agertu da, haundia da haren izena Israelen.
(3) Jerusalemen dau egoitza, Sionen bizilekua.
(4) Han apurtu ditu guda-armak:
arkuaren geziak, babeski eta ezpatak.


(5) Distiratsua zu, haundi-ederra,
antzinako mendiak baino areago.

(6) Dana lapurtu deutse bulartsuenei ere,
azken loak hartu ditu gudari adoretsuak,
besoak mogitzeko ere ez dira gauza.

(7) Zeure mehatxuaz, Jakoben Jainkoa,
zurrun itzi dituzu gurdi eta zaldiak.


(8) Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean,
zure haserrealdian?

(9) Zerutik adierazten dozu zeure epaia;
lurra bildurrez mutu gelditzen da,

(10) zu, oi Jainko, epaia emotera jaikitzean,
munduko dohakabeak salbatzera.


(11) Gizakirik amorratuenak ere goretsi beharko zaitu,
zure zigorretik bizirik geldituak inguruan batuko jatzuz.

(12) Egin promesak Jaunari, zeuen Jainkoari, eta bete;
haren inguruan batuok,
ekarri emoitzak Jainko bildurgarriari,

(13) haundikiak arnasa barik izten
eta munduko erregeei ikara emoten deutsenari.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue